XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); etorkizunari begiratzen badiogu, oso illun eta beltz ikusiko degu; gizonak, batek-bestia galtzeko, batek-bestia ondatzeko, ikaragarrizko aurrerapenak egin dituzte; badirudi, odolezko ugalde izugarri batean erortzeko arrixkuan gaudela.

Eta orrelako bat etorriko balitz ¿Zer izango litzake onena, piñua edo gaztaña?....

Piñuak eragozpen bat badu baserritarrentzat, udazkeneko lanik geyena dan garayean etortzen dala eta gaztañak, lan bat geyago....

Zentsudunak izan gaitezen; lanian lertzen ari-ta eztegu ezer aurreratuko, morroyak jarri lanian ta kito.

Morroyak
Igalitan, aberastasun aundiya sartzen bada Gipuzkoa'n, txerrikitan sartzen danaz, beste orrenbeste esan dezakegu; asi urdai, urdaiazpiko, saltxitxa, lukainka, gantza, abar ta abar.

Bada gaur, Gipuzkoa`n dauden piñuen erdiyak gaztañak balira, ta len aitatu ditugun morroyak lanian jarri, aberastasun izugarri ori, bertan sortu eziñik ez legoke.

Ara or baserritarra, lurrari joka lertzen ari gabe, burua jasotzeko era.

Ez det esan nai onekin, mendi guztiyak gaztain jarri bear dirala; mendi batzuek ez dira gaztaña egiteko lur aukeratua dutenak; baña, bai egin liteken lurretan, eta etxe inguruetan; baserritik bi kilometro inguru, ez litzake piñurik jarri bear, non ta gaztaña egiteko, lur aukerakua bada beintzat....

¿Zeñek emango ote luke irabazi geyago, piñuak ala txerriyak?....

Ayuntamentuak, beren lurretan gaztaña jarri, ta txerri bakoitzari, ogeitamar peseta zerga jarri, nik dakitan erri batean, ardi bakoitzari kentzen zayon bezela ta....

¿Bai ote da piñurik, orrenbeste emango lukenik?.

Irugarren giltza.

Zuñiga
¿Zer da Zuñiga?....

Munduko erri-muga guztiyai eragin diyen izen bat.

Naparruan, Estella'ko onduan dagon erri bat degu Zuñiga.

Beti orrelako gertaerak Japon edo Sangai'n gertatzen dirala mintzatzen diranentzat, erantzun ederra; emendik arrikada batera baitago....

¿Zer dala-ta zabaldu da izen ori mundu guztira?....